Contacta con nosotros

Si tienes cualquier pregunta, escríbenos

IMPORTANT: Onodo will close on June 30th. Please back up your data!

D2030 Portfolioa

Creado por
d2030webedukia
Nodo Tipo Descripción Visible Nodo1
BHR Prototipoa

Metalen tratamendura zuzentzen diren enpresa industrialetan, tratamendu, beroketa edo fusiorako erabiltzen diren labe industrialek kanporatzen duten beroa, autokontsumorako energia elektrikoa sortzera bideratzean datza proiektuak.

Informazio gehiago
Visibilidad
Birgaitzen Prototipoa

Etxebizitzetako konfort baldintzak hobetu eta CO2 emisioak murriztu daitezkeela frogatu gura da pilotu baten bidez. 
Visibilidad
D2030HUB Prototipoa

Goienak komunitatearekin duen harremana indartu nahi du, elkar elikatze horretan jauzi bat eman, sorreratik gizartearekiko duen erantzukizuna indartze aldera.

Informazio gehiago
Visibilidad
DAP Prototipoa

Debagoieneko arte-eszenikoen eta kultur arlotik egingo den herrigintzarako sostengu izango den plataforma sortzea da helburua.

Informazio gehiago
Visibilidad
EDJ-Jangelak Prototipoa

Eskualdeko jangelak tokiko produktuekin hornitzeko plataforma sortzea da proiektuaren helburua.

Informazio gehiago
Visibilidad
Ekonomia zirkularra Eremua
Gure garapen eredua iraunkorra izatea nahi badugu, lineala den eredu ekonomiko batetik zirkularra izango den beste eredu batera igaro behar gara. Hori dela eta, materialen erabilera efizienteago bat egin eta erabilitako hori berreskuratu eta berrerabili edo birziklatzera behartuta gaude, materialen zikloak ahalik eta eremu geografiko hurbilenean ixten saiatuz. Zentzu honetan, gure bailarak dituen aukerak aztertu eta norabide honetan sakonduko duten ekimenak sustatu nahi ditugu.
Visibilidad
Elikadura sistemak Eremua
Elikagai bat osasuntsua eta iraunkorra den jakiteko non eta nola produzitua izan den begiratu beharra dago. Gero eta hurbilago eta gero eta ekoizpen sistema naturalagoen bidez produzitua izan are eta osasuntsuagoa eta iraunkorragoa izango da elikagai hori. Horregatik, distantzia laburrek ekoizpen-kontsumo zirkuituak eta elikagai osasuntsu eta iraunkorren kontsumoa sustatuko ditugu.
Visibilidad
Energia Eremua
Debagoienak erregai fosilekiko duen menpekotasuna ia erabatekoa da, eta beraz, erregai fosiletatik energia berriztagarrietarako trantsizioa egitera behartuta gaude. Aldaketa hau aukera paregabetzat ikusten dugu lurraldearekin eta ingurune naturalarekin ditugun harremanak birpentsatu eta garapen komunitarioan sakontzeko. Energia berriztagarrien izaera lokal eta banatuak, aukerak zabaltzen ditu tokiko eragile nahiz norbanakoak trantsizio energetikoan inplikatzeko.
Visibilidad
Energia komunitateak Prototipoa

Energia Komunitate Berriztagarri bat edo batzuk definitu eta martxan jarri nahi dira.

Informazio gehiago
Visibilidad
FV Etxean Prototipoa

Etxebizitza komunitate batean autokontsumorako fotovoltaikoak ezartzeko prozesua abiatuko da prototipo honen bitartez.

Informazio gehiago
Visibilidad
Hazi Berriak Prototipoa
Bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzako proiektu integrala.

Informazio gehiago
Visibilidad
Hezkuntza Eremua
Hezkuntza elementu gakoa da edozein eraldaketa prozesuaren garapenean. Eduki jakin batzuk transmititzeaz haratago, mundu ikuskera berri bat transmitituko duen hezkuntza berritu bat behar dugu, ditugun erronka konplexuei aurre egiteko gaitasuna izango duten pertsonak heziko dituena: Kritikoak, lankidetzan jarduten dakitenak, ekintzaileak, arduratsuak, solidarioak, konprometituak… Eta bailara honek badauka esparru honetan ere aitzindari izateko potentziala.
Visibilidad
Hirekin Prototipoa

Hirekin, gizartera zabalik egongo den espazio bat izango da, non enpresekin eta beste agente batzuekin ko-kreazio interdisziplinarra, berrikuntza eta ekintzailetza bultzatuko den, trantsizio industrial jasangarri eta justuaren mesedetan.

Informazio gehiago
Visibilidad
Ikaskuntza soluzioak Prototipoa

Langileen Ikaste prozesuak malguagoak, azkarragoak eta eraginkorragoak egitera bideratzen da proiektua.

Informazio gehiago
Visibilidad
Inklusioa Eremua
Debagoiena iraunkor baterantz abiatuko dugun trantsizioa justua eta inklusiboa izatea nahi dugu, inor baztertu edo atzean utziko ez duena, eta pertsonen arteko berdintasuna izango duena aspirazio gisa. Sinetsita gaude lana dela, hezkuntzarekin batera, inklusiorako palankarik eraginkorrena. Irudikatu dugun ortzi-mugarako bidean, inklusioa izan behar da gure komunitatea egituratuko duen oinarrizko printzipioa.
Visibilidad
Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea Eremua
Komunitatearen ahalduntzetik eta lankidetza oinarri duten berrikuntza ekosistema irekietatik etorriko dira erronka handienen soluzioak. Datuak eta teknologia berriak komunitatearen ongizate eta garapenaren zerbitzura jarri nahi ditugu, konbentzituta gaudelako, gure lurraldeak berezko dituen giza baloreekin egoki uztartuz gero, boterea demokratizatu, komunitatea ahaldundu, produkzioa sistemak iraunkorragoak bihurtu eta harreman ekonomiko justuagoak eraikitzeko tresna baliagarriak direla.
Visibilidad
Lanaren Etorkizuna Eremua
Lanaren munduak aldaketa disruptiboak jasango ditu hurrengo hamarkadan, besteak beste digitalizazioak, egungo negozioen balio erantsia handitzeko beharrak eta trantsizio berdeak eraginda. Kalitatezko enpleguan oinarritutako lanaren bitartez gizartea eraldatzen jarraitu ahal izateko lau esparrutan modu koordinatuan jardutea eskatzen du: (1) Egungo negozioen eraldaketa, (2) Aktibitate berriak sustatzea, (3) Enplegagarritasuna eta birkualifikazioa, eta (4) Eraldaketarako ekosistema.
Visibilidad
Mugikortasuna Eremua
Debagoienean garraioa da CO2 isurketen eta aire kutsaduraren erantzule nagusia, eraikinekin eta industriarekin batera. Eredu hori eraldatu eta garraio partekatuan eta elektromugikortasunean oinarritutako eredu berri bat sustatu nahi dugu, konbentzituta gaudelako horrek hobetu egingo duela gure herrien bizitza kalitate eta segurtasuna, eta eskualdea egituratzen lagunduko duela. Eraldaketarako pertsonen mundu ikuskera eta balioetan eragitea ezinbestekoa da.
Visibilidad
Platform coops Prototipoa

Kooperatiben digitalizazio plataformaren bitartez tresna eta eredu berriak sortu gura dira, lan baldintza duin, ekonomiaren hazkunde orekatu eta ingurumenaren alde egiten duten ekimenak bultzatzeko.

Informazio gehiago
Visibilidad
Talent House Prototipoa

Debagoienera talentua erakartzeko eta bertan mantentzeko azpiegitura, ekipamendu, kultur-jarduera eta zerbitzuen proiektu integrala sortuko da.

Informazio gehiago
Visibilidad
Tantai Prototipoa

Proiektuaren helburua baso jabeen (pribatu eta publiko) kooperatiba sortzea da, ustiaketa eredu iraunkorrago bat lortze bidean.

Informazio gehiago
Visibilidad
Torrebaso Prototipoa

Prototipo honen helburua, Almen guneko eskalan etorkizuneko gizarte iraukorra nolakoa izan behar den irudikatu eta diseinatzea izango litzateke.

Informazio gehiago
Visibilidad
Origen Relación Destino Fecha
BHR 3 Ekonomia zirkularra
BHR 3 Energia
BHR 3 Lanaren Etorkizuna
Birgaitzen 3 Energia
Birgaitzen 3 Hezkuntza
Birgaitzen 3 Inklusioa
Birgaitzen 3 Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
Birgaitzen 3 Lanaren Etorkizuna
D2030HUB Ekonomia zirkularra
D2030HUB Elikadura sistemak
D2030HUB Energia
D2030HUB Hezkuntza
D2030HUB Inklusioa
D2030HUB Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
D2030HUB Lanaren Etorkizuna
D2030HUB Mugikortasuna
DAP Hezkuntza
DAP Inklusioa
DAP Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
EDJ-Jangelak Ekonomia zirkularra
EDJ-Jangelak Elikadura sistemak
EDJ-Jangelak Energia
EDJ-Jangelak Hezkuntza
EDJ-Jangelak Inklusioa
EDJ-Jangelak Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
EDJ-Jangelak Lanaren Etorkizuna
EDJ-Jangelak Mugikortasuna
Energia komunitateak 3 Ekonomia zirkularra
Energia komunitateak 3 Energia
Energia komunitateak 3 Inklusioa
Energia komunitateak 3 Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
Energia komunitateak 3 Lanaren Etorkizuna
FV Etxean 3 Ekonomia zirkularra
FV Etxean 3 Energia
FV Etxean 3 Hezkuntza
FV Etxean 3 Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
FV Etxean 3 Lanaren Etorkizuna
Hazi Berriak 3 Ekonomia zirkularra
Hazi Berriak 3 Hezkuntza
Hazi Berriak 3 Inklusioa
Hazi Berriak 3 Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
Hazi Berriak 3 Lanaren Etorkizuna
Hirekin Ekonomia zirkularra
Hirekin Elikadura sistemak
Hirekin Energia
Hirekin Hezkuntza
Hirekin Inklusioa
Hirekin Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
Hirekin Lanaren Etorkizuna
Hirekin Mugikortasuna
Ikaskuntza soluzioak Hezkuntza
Ikaskuntza soluzioak Lanaren Etorkizuna
Platform coops Ekonomia zirkularra
Platform coops Elikadura sistemak
Platform coops Energia
Platform coops Hezkuntza
Platform coops Inklusioa
Platform coops Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
Platform coops Lanaren Etorkizuna
Platform coops Mugikortasuna
Talent House Hezkuntza
Talent House Lanaren Etorkizuna
Tantai 3 Ekonomia zirkularra
Tantai Elikadura sistemak
Tantai Energia
Tantai Hezkuntza
Tantai Inklusioa
Tantai Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
Tantai Lanaren Etorkizuna
Torrebaso Ekonomia zirkularra
Torrebaso Elikadura sistemak
Torrebaso Energia
Torrebaso Hezkuntza
Torrebaso Komunitatearen partehartzea eta ahalduntzea
Torrebaso Lanaren Etorkizuna
Torrebaso Mugikortasuna